Turismo Sektoreari zuzendutako Hornitzaileen Katalogoa

Turismo Sektoreari zuzendutako Hornitzaileen Katalogoaren metodologia

Berrikuntza Teknologikoa

Sarrera

Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak, BASQUETOUR, Turismoaren Euskal Agentziaren bitartez, Berrikuntza eta Garapen teknologikoa Euskadiko enpresa turistikoetan bultzatzen ari da, lehiakortasunaren eragile erabakigarri gisa.

Hau dela eta, Basquetour-ek enpresa turistikoei gutxieneko eskakizunak betetzen dituzten hornitzaile teknologikoak jarri nahi dizkio eskuragarri, soluzio teknologiko egokiak ezartzeko, merkatuan dagoen eskaintza era zuzen eta argi batean bistaratuz, Turismo Sektoreari zuzendutako Hornitzaileen Katalogoa sortuta.

Basquetour-ek GAIA-rekin jardun du elkarlanean Berrikuntza teknologikoari dagokion atala sustatzeko.

Lan honen helburu nagusia, Berrikuntza teknologiakoaren eskaintza Euskadiko enpresa turistikoei urreratzea da, eskaintza eta eskaeraren elkargunea osatuz.

Metodologia

Katalogo honen parte izan nahi duen edozein enpresak, web orri honetan aurkitzen den on-line inprimakia bete beharko du 2017/06/12 baino lehen. Jadanik katalogoan dauden enpresek, ezarritako dataren aurretik eguneratu beharko dute dagokien fitxa.

Fitxa honen bitartez, kontaktu datuez gain (izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia, etab.), enpresa teknologikoek enpresa turistikoei eskeini diezaiketen 6 kategoria esberdinetan sailkatu ditugun zerbitzuak zehaztu behar dituzte:

  • Sistemak eta Teknologia:
    • Gailu fisikoak: ordenagailuak, pantailak, txartel irakurgailuak etab.
    • Komunikazio infraestrukturak: LAN sareak, WIFI sareak, VoIP telefonia etab.
  • Segurtasuna:
    • Zerbitzu eta sistemen ikuskaritza, segurtasun soluzioen ezarpena (sareen babesa, antimalware soluzioak, komunikazio zihurrak, etab., arauak eta legedi teknologikoa (DBLO/LOPD, LSSI-CE) etab.
  • Kudeaketa aplikazioak:
    • Aplikazio informatiko arruntak edo neurrira garatuak, betiere enpresaren prosezuren bat hobetzen badu.
  • Web-diseinua:
    • Web orrialde garapena, intranet-a edo barne portalak, extranet-a, merkataritza elektronikoa etab.
  • (SEO/SEM) Posizionamendua:
    • Enpresaren online presentziaren azterketa, web orrialdearen posizionamenduaren planaren diseinua, bilatzaileetan enpresaren markaren posizionamenduaren planaren diseinua etab.
    • Web orrialdearen optimizazioa, edukien planaren definizioa, jarraipen metrikak etab.
  • Sare sozialak:
    • LinkedIn, Facebook, Twitter eta antzerako sare sozialetan erabiltzeko barne perfilaren kudeaketa politiken definizioa eta ezarpena.
    • Enpresaren irudia sare esberdinetan sustatu eta kudeatu, ohiartzun eta jarduera txostenak etab.

Katalogoan agertzen diren pertsona edo enpresa bakoitzaren datuak, haien ardura da soilik, BASQUETOUR-ek ez duelako datu guztiak egiaztatzeko gaitasunik.

Kalitate Programak: Q Kalitate Turistikoa eta SICTED

Sarrera

Katalogo honen sormenaren helburu nagusia Kalitate Programen garapena bermatzeko gutxieneko baldintza batzuk betetzen dituzten pertsonak zerrendatzea da.

Zerrenda hau Eskualdetako Teknikariek Jardunbide Egokien Programa SICTED ezartzeko kontsultatu dezakete, partaide guztiek ezagutza zehatza izan dezaten. Bestalde, Euskadiko enpresa turistikoek ere kontsultatu dezakete Q Kalitate Turistiko marka ezartzeko pertsona lagungarria aukeratzeko.

Era honetara, Euskadiko enpresa turistikoetan egiten diren ezarketa guztiak zuzen eginaz, enpresaren kudeaketari irabazi hadiena bermatzen zaio.

Pertsonak aukeratuko dira, eta ez enpresak. Sarrera eta egonkortasun baldintzak betetzen dituzten pertsonak azalduko dira Katalogo honetan.

Enpresek zerrenda honetako pertsonen experientzia kontsultatu eta hauen artean bat aukeratu beharko dute, Euskadiko enpresa turistikoen artean ziurtagiria bultzatzen duten laguntzen onuradun izateko. Enpresak bere kabuz Katalogo honetatik kanpo dagoen pertsona bat aukeratu eta honek bete beharreko baldintzak ez baditu betetzen, enpresak jasoko duen laguntza ehuneko txikiagoa izango da.

Metodologia

Katalogo honen parte izan nahi duen edozein pertsonak, web orri honetan aurkitzen den on-line inprimakia bete beharko du 2017/06/12 baino lehen. Jadanik katalogoan dauden pertsonek, ezarritako dataren aurretik eguneratu beharko dute dagokien fitxa.

Fitxa - ADIBIDEA1: SICTED

Katalogoan parte hartu nahi duen edozein pertsonak, Espainiako Gobernuak emandako homologazioa behar du izan SICTED metodologian.

  1. Pertsonen kontaktu datuak eskatzen dira, beraien zerbitzuak behar dituzten enpresariek zuzenean haiekin harremanetan jartzeko.
  2. Homologazioa zein perfiletarakoa den zehaztu behar da: kudeatzaile, formatzaile, aholkulari eta/edo ebaluatzaile.
  3. Zerbitzua zein hizkuntzatan ematen den zehaztu behar da: gaztelera eta/edo euskera.

Gainera formatzaileek eta ebaluatzaileek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:

  1. Formakuntza ematen esperientzia: gutxienez 200 ordu irakasten, edukia alde batera utzita.
  2. Arau turistikoen ezagutza (Q Kalitate Turistikoa): Formakuntza deskribatu behar da. Fitxan erraztutako arauen ezagutza egiaztatu dezake Komiteak. Beste kudeketa sistema batzuetan formakuntza izatea kontuan hartuko da.
  3. Arau turistikoak ezartzen (Q Kalitate Turistikoaren erabateko ezarpenen zenbakia) edo beste kudeaketa sistemak edo metodologia ezartzen (ISO Arauak, AKKPA...) enpresa edo erakundeetan esperientzia: gutxienez 5 ezarpen.

Fitxa - ADIBIDEA2: Q Kalitate Turistikoa

Katalogoan parte hartu nahi duen edozein pertsonak, gutxieneko baldintza hauek bete beharko ditu:

  1. Arau turistikoak ezartzen esperientzia (Q Kalitate Turistikoaren erabateko ezarpenen zenbakia): Gutxienez 10. Ezarpena egin den enpresaren izena zehaztu behar da eta enpresa izendatzeko bere baimena behar da aurretik. (Pertsona bat azpisektore baten aditua da, arauaren erabateko 4 ezarpen egin baditu eta hauek denboran indarrean badiraute).
  2. Arau turistikoen ezagutza (Q Kalitate Turistikoa): Formakuntza deskribatu behar da. Fitxan erraztutako arauen ezagutza egiaztatu dezake Komiteak. Beste kudeketa sistema batzuetan formakuntza izatea kontuan hartuko da.
  3. Esperientzia formakuntza ematen: gutxienez 100 ordu irakasten, edukia alde batera utzita.
  4. Beste esperientzia batzuk kudeaketa sistemak edo metodologia ezartzen (ISO Arauak, AKKPA...) enpresa edo erakundeetan: gutxienez 10 ezarpen.
  • A MAILA: 1etik 4ra puntuak betetzen dituzten pertsonentzak.
  • B MAILA: 2tik 4ra puntuak betetzen dituzten pertsonentzak.

Urtero Basquetourrek osatutako Komite batek, erraztutako datuak aztertuko ditu, eta erabakiko du nor geratzen den Katalogotik kanpo (denbora batez edo betirako) :

  • Enpresak pertsonak egin duen ezarpenari balioztatze txarra ematen badio (kasuak banaka aztertuko dira, Euskadiko ICTE Ordezkaritzan dugun informazioarekin).
  • Pertsonak egin duen lana aztertuko da, ez-adostasun larriak (legedia, Zuzendaritza dokumentuak,…) agertu izan balira ezarpenean edo ikuskaritzan.
  • Q Kalitate Turistikoen bajen arrazoien azterketa (kasuak banaka aztertuko dira, Euskadiko ICTE Ordezkaritzan dugun informazioarekin).

B mailan aurkitzen diren pertsonak, A maialara igo daitezke, A mailan egoteko baldintzak betetzen dituztenean.

  1. Pertsonen kontaktu datuak eskatzen dira, beraien zerbitzuak behar dituzten enpresariek zuzenean haiekin harremanetan jartzeko.
  2. Arauaren ezarpena zein azpisektoretan egin daitekeen zehaztu behar da: ostatuak, turismo bulegoak, jatetxeak, turismo aktiboa, turismo industriala eta/edo beste batzuk.
  3. Zerbitzua zein hizkuntzatan ematen den zehaztu behar da: gaztelera eta/edo euskera.

Katalogoan agertzen diren pertsona edo enpresa bakoitzaren datuak, haien ardura da soilik, BASQUETOUR-ek ez duelako datu guztiak egiaztatzeko gaitasunik.

Jasangarritasun-programa: ECOLABEL - OSTATU TURISTIKOAK

Sarrera

Katalogo hau sortzearen helburua da gutxieneko baldintzak betetzen dituzten pertsonen zerrenda edukitzea, jasangarritasun-programak egoki gauzatzen direla bermatzeko.

Euskal enpresa turistikoek zerrenda kontsultatu ahalko dute araua ezartzen lagunduko dien pertsona hautatzeko orduan.

Horrenbestez, euskal enpresa turistikoetan egiten diren ezarpen guztiak egokiak izatea nahi dugu, enpresaren kudeaketarako ahalik eta onuragarrien izan daitezen.

Pertsonak hautatuko dira; ez, ordea, erakundeak beren osotasunean. Sarrera- eta iraunkortasun-baldintzak betetzen dituzten pertsonak agertuko dira katalogo honetan.

Establezimenduek zerrenda kontsultatu ahalko dute, non aholkulari bakoitzaren esperientzia adieraziko baita. Turismo-enpresek ziurtagiriak eskura ditzaten Eusko Jaurlaritzak ematen dituen laguntzak jasotzen lagunduko dien pertsona hautatu beharko dute. Hautatuko aholkulariak dokumentu honetan adierazitako baldintzak betetzen ez baditu, establezimenduak jaso ahalko duen laguntzaren portzentajea nabarmen baxuagoa izango da.

Metodologia

Katalogo honetan agertzeko interesa adierazten duen eta turismoaren sektorean diharduen pertsona orok bete beharko du ondorengo inprimakia linean, 2017/06/12 baino lehen. Katalogoan jada agertzen diren pertsonek euren fitxa eguneratu beharko dute aipatutako data baino lehen.

1. ADIBIDE-FITXA: ECOLABEL - OSTATU TURISTIKOAK

Katalogo honetan agertu nahi duen pertsona orok gutxieneko baldintza hauek bete behar ditu:

  1. Araua ezartzen izandako esperientzia: gutxienez 10. Ezarpena gauzatu den enpresaren izena ipini beharko da, eta haren baimena eduki beharko da katalogoan aipatzeko.
  2. “ECOLABEL - Ostatu turistikoak” araua ezagutzea. Norberak duen prestakuntza deskribatu beharko da. Batzordeak egiaztatu ahalko du “Izen-emate fitxan” adierazitako araua ezagutzen dela. Bestelako kudeaketa-sistemen inguruan jasotako prestakuntza ere kontuan hartuko da.
  3. Prestakuntza ematen izandako esperientzia: prestakuntzako 100 ordu gutxienez, edukia edozein izanda ere.
  4. Sistemen edo kudeaketa-metodologien ezarpenean izandako beste esperientzia batzuk (ISO arauak, EMAS, Biosphere, UNE arauak, AKPKA…) establezimendu edo erakundeetan: gutxienez 10 ezarpen.
  • A MAILA: 1etik 4erako puntuak betetzen dituzten pertsonentzat.
  • B MAILA: 2, 3 eta 4 puntuak betetzen dituzten pertsonentzat.

Urtero, Basquetourrek osatutako Batzorde batek ondoko alderdiak aztertuko ditu, eta horien arabera erabakiko du aholkulari bat (aldi batez edo behin betiko) katalogotik kentzea:

  • Establezimenduak uste baldin badu aholkulariak ezarpen txarra egin duela (egindako auditoretzen bidez jasotako informazioa erabiliko da kasu bakoitza aztertzeko).
  • Aholkulariak egindako lana aztertzea, ezarpen edo auditoretza batean.

B mailan parte hartzen duten aholkulariak A mailara igo ahalko dira, baldin eta maila horretarako ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

  1. Pertsonen kontaktu-datuak eskatuko dira, euren zerbitzuak behar dituzten enpresaburuek eurekin kontaktuan jar daitezen.
  2. Zerbitzua eman ahalko den herrialdea adierazi beharko da: Araba eta/edo Bizkaia eta/edo Gipuzkoa.
  3. Zerbitzua eman ahalko den hizkuntza adierazi beharko da: euskara eta/edo gaztelania.

Katalogoan agertzen diren pertsona edo enpresa bakoitzaren datuak, haien ardura da soilik, BASQUETOUR-ek ez duelako datu guztiak egiaztatzeko gaitasunik.

Bilatu
    • Araba
    • Bizkaia
    • Gipuzkoa
    • Euskera
    • Gaztelera

Lege-oharraKontaktua